Olatzagutiko Udalak haurrendako udako aisialdi eskaintza egin du. Udan Euskaraz zuzenduta dago Haur Hezkuntzako bigarren zikloko bigarren mailatik (2021. urtean jaiotakoak) Lehen Hezkuntzako seigarren mailara arte, biak barne. Beti ere D edo B ereduetan ikasten badute. Beste hizkuntza ereduetan ikasten duten haurrek ere parte hartu ahal izango dute kanpainan, baldin eta gutxienez eredu bereko zazpi haurreko taldea osatzen badute eta antzeko adina badute. Udan Euskaraz aisialdi eskaintza garagarrilaren 22tik garilaren 17ra arte izanen da, 10:00etatik 13:00etara.
Udalaren eskaintzan izena emateko epea martxoaren 10etik 27ra izanen da. Horretarako, 948 012 012 telefono zenbakira hots egin daiteke 08:00etatik 18:00etara. Aipatutako telefonoaren bidez ordaintzea lehenetsiko da. Bestela, udalaren edozein kontu korronteetan sar liteke dirua. Azken aukera hori erabiltzen duenak ordainagiria udaletxean aurkeztu beharko du izena emateko egunean bertan. Izen-ematea formalizatzeko, izena emateko epean ordaindu beharko da.
Aisialdi eskaintzaz gozatzeko parte hartzaile bakoitzak 35 euro ordaindu beharko ditu. Bi anai-arreba edo gehiago badira, guztiengatik 58 euro ordaindu beharko dira. Ordainketatik salbuetsita egongo dira egoera ekonomiko larrian dauden familiak, baldin eta Udalari aldez aurretik ez ordaintzeko eskaera egiten badiote eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek horretarako propio egindako txostena aurkezten badute. Deialdiaren inguruko informazioa olazti.eus webgunean dago.