Herri larreen aprobetxamendua eskatzeko garaia

Guaixe 2026ko martxoaren 11

Traktorea belar bolak egiten. ARTXIBOA

Udalak zuzeneko adjudikazioaren modalitatean emanen ditu. 

Olatzagutiko Udalak herri-lareen aprobetxamendua emateko deialdia egin du. Azienda dutenek animaliendako bazka eskuratzeko aukera lukete horrela. Udalak aprobetxamendua herritarrendako zuzeneko adjudikazioaren modalitatean emanen du. Interesa duten herritarrek baldintza batzuk bete beharko dituzte, hots, Olaztiko Udalaren herri-larreen aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzan ezarrita daudenak. Deialdian interesa duenak apirilaren 1era arteko epea du eskabideak aurkezteko.