Udalari laborantzarako lurrak eskatzeko epea zabalik

Guaixe 2026ko martxoaren 13a

Olaztiarrak dermioko bidean paseatzen. ARTXIBOA

Baratzeak edo fruta arbolak jartzeko aukera ematen du. 

Olatzagutiko Udalak jakinarazi du laborantzako herri-lurrak aprobetxatzeko nahia duten herritarrek eskaera egin dezaketela. Baratzea edota fruta arbolak jarri nahi dutenei zuzendutako eskaera da. Udalak herri lur horiek zuzeneko adjudikazioaren modalitatean emanen ditu. Deialdian interesa duenak apirilak 1era arteko epea du eskaera aurkezteko. Herri lurren aprobetxamendua eskuratzen duen olaztiarrak horiek arautzen dituen ordenantzan ezarrita dauden baldintzak bete beharko ditu.