Duela 25 urte...

Areto futbola Olatzagutian

Guaixe 2026ko ekainaren 2a

Txapelketako neurketa bat. ARTXIBOA

Txapelketa maiatzean hasi eta garileko festetan bukatu zen.

Sutegi areto futboleko taldeak antolatuta, atzera ere, areto futbol txapelketa jokatzen ari ziren Olatzagutian. Guztira Olatzagutiko eta Sakanako hogei taldek eman zuten izena. Txapelketaren hasierako fasean talde guztiak elkarren kontra jokatu zuten eta sailkapenean puntu gehien lortu zituzten taldeak final zortzirenak jokatzeko sailkatu ziren. Neurketak maiatzean hasi ziren eta finala Santa Ana festetako aurreneko egunean jokatuko zen.