Olatzagutiko Udalak, oposizio lehiaketa bidez, zerbitzu anitzetako enplegatu baten lanpostua bete nahi du, zehazki basozainaren plaza. Deialdian interesa duenak bere eskabidea Olatzagutiko udalean apirilaren 1era arte aurkez dezake. Plaza funtzionarioen araubidekoa da eta Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen C mailari dagozkion lansariak jasoko ditu hautatutakoak. Udalak euskara ezagutza eskatu du.