Kamioiak su hartu zuen

Guaixe 2026ko martxoaren 18a

Aparkatuta zegoela su hartu zuen, karga kixkalita gelditu zen. 

Olatzagutiko ekialdeko autobidearen ondoko zubian aparkatuta zegoen kamioi batek su hartu zuen asteartean, martxoaren 17an, 03:36 aldera. Kamioi artikulatuak hartu zuen su. Eta zeramatzan bi mobil home-ak erabat kixkalita gelditu ziren. Sua itzaltzera Altsasuko parkeko suhiltzaileak joan ziren eta gertakariaren ikerketaz Foruzaingoa arduratu zen. Zorionez inork ez zuen minik hartu eta suak kalte materialak besterik ez zituen sortu.