Martxoaren 15ean Sutegiko I. Neguko Pilota Txapelketako finalak jokatu ziren Olaztiko pilotalekuan. Kategoria txikietako gaztetxoek gustura hartu dute parte txapelketan, eta finalistek euren domina eta txapelekin talde argazkia atera zuten. Sari ematean Joseba Ezkurdiak hartu zuen parte, guztien gozamenerako. Finalerako zortea opa zioten arbizuarrari.