Olatzagutiko Udalaren kirol azpiegiturak kudeatzen dituen Erburua Olazti SM udal enpresak enkanterako deialdia egin du: igerilekuko taberna alokatzeko aukera dago. Ostalaritza zerbitzua udan egonen litzateke zabalik, igerilekuekin batera. Enkantearen hasierako prezioa ehun eurokoa da. Eskaintzak Olatzagutiko udaletxean maiatzaren 13ra arte aurkez daitezke.