Olatzagutiko udalaren kirol azpiegiturak kudeatzen dituen Erburua enpresa publikoa igerilekuko uda sasoia prestatzen ari da. Horren barruan, ikastaro eskaintza dago. Aurten igeriketa eta aquagym ikastaroak eskainiko ditu. Garilean eta agorrilean izanen dira. Antolatzaileak jakinarazi duenez, taldeak osatzeko zortzi pertsona beharko dira gutxienez. Gaineratu duenez, ikastaroaren ordainketa kurtsoa hasi aurretik egin beharko da. Izena ematea kiroldegian edo igerilekuan bertan egin daiteke. Horretarako azken eguna garagarrilaren 25a izanen da.
Ikastaroen tarifak
Udako abonamendua 29 euro.
Urteko abonamendua 21 euro.
Abonamendurik gabe 40 euro.