Olatzagutiko Udalak jakinarazi du Auntzetxera daraman bidea itxita dagoela. Horren arrazoia da hura hobetzeko lanak egiten ari direla. Obra maiatzaren 13an hasi zen eta garagarrilaren 30era arte iraunen du. Beraz, epe horretan ezin izanen da ibilgailuekin handik pasa.
Bestalde, Olatzagutiko Udalak etxeko surako loteen zozketa egin zuen maiatzaren 6an. Herriaren basotik 50 lote aterako dituzte. Lote bakoitza zozketan nori egokitu zaion zehazten duen zerrenda udaletxean dago ikusgai.