Maiatzaren 29an, ostirala, eta 30ean, larunbata, 19:00etan, Sergio Bezos umoregilearen Monólogo barato Madrid bakarrizketa saioa izanen da, Irurtzungo eta Olaztiko kultur etxean, hurrenez hurren. Bezos RTVEko la Revuelta saioan ateratzen da; saioa grabatzen hasi aurretik bakarrizketak egiten ditu eta publikoarekin hitz egiten du. Sarrerak 10 eurotan eros daitezke; Irurtzuenen agortu dira, eta Olaztin oso gutxi gelditzen dira.
Argazkia: ENTRADAS.COM