Instalazio fotovoltaikoa jartzeko deialdia egin du udalak

Guaixe 2026ko ekainaren 3a

Olatzagutiko eskolako frontoia. ARTXIBOA

Eskolako frontoiko teilatuan jarriko da. 

Autokontsumorako instalazio fotovoltaikoa eskolako frontoiko teilatuan jarri nahi du Olatzagutiko Udalak. Lanak 71.436,92 euroko (BEZ barne) aurrekontua du. Kontratua eskuratu nahi duen enpresak bere eskaerak garagarrilaren 15eko 23:59rako aurkeztu beharko du. Lanak egiteko ardura hartzen duen enpresak 60 egun izanen ditu horiek despeditzeko. 

Eguzki plaka horien helburua izanen da  udal-kontsumoen zati bat estaltzeko energia elektriko berriztagarria sortzea, autokontsumorako eskema partekatu baten barruan, energia trantsizioa eta tokiko energia-aurrezpena sustatuz. 

Jarriko den instalazioa 128 eguzki plakez osatuta egonen da, eta sistema 500 Wp-eko puntako potentzia dute. Sorgailu fotovoltaikoaren potentzia instalatua 64 kWp izango da. Metatze-bateria bat ere jarriko da ere. Bateria litio-ferrofosfatokoa izango da eta 10 kWh-ko biltegiratze gaitasunekoa. Bateriak aukera emango du autokontsumo-maila handitzeko, soberakinak kontsumo handiagoko orduetara lekualdatzeko eta udal-kontsumoen energia-kudeaketa hobetzeko, instalazioaren eraginkortasun globala areagotuz.