Musika eskolako izen ematea zabalik dago

Guaixe 2026ko ekainaren 5a

Olatzagutiko musika eskola. ARTXIBOA

Udaletxean egin behar da izen ematea. 

Olatzagutiko udal musika eskola hurrengo ikasturtea prestatzen hasi da. Udalak jakinarazi duenez, honako musika ikasketak egiteko aukera izanen da: saxofoia, bateria, pianoa, gitarra, akordeoia eta trikitixa. Izena emateko epea irailaren 2ra arte dago zabalik. Horretarako, olazti.eus webgunean dagoen inprimakia bete eta udaletxean aurkeztu beharko da astegunetan 09:00etatik 14:00etara.