Iñaki Larrayoz Arano ultzamarra da Larra Bideak proiektuaren sortzailea; duela zazpi urte eman zion hasiera. Orain, bigarren lana argitaratu du Olaztin bizi den musikaria: larra bideak II. Sei kantez osatutako lana da; hainbat lagunek lagundio diote bidean, Iñigo Astiz betiko laguna letrak jarri dizkio, Ibai Gogortza gitarra eta ekoizpenean, Mattin Arbelaitz baterian, Iñigo Telletxea baxuan eta Iñigo Irazki soinuan; esperientzia handiko musikariak. Larraintzarren grabatu dute, ez ohiko estudioan, 24 pistatan eta analogikoan grabatu dute, 2026ko urte hasiera. Nahastua Berako Atala estudioan egin dute eta masterizazioa Matthew J. Barnharten esku, Chicagon. Iruñeko laba tabernan aurkeztu du ekainaren 12an eta Larranintzarko Zentro Zibikoan ekainaren 25ean.