Urbasako Amaia frontoia salbatzera

Guaixe 2026ko ekainaren 15a

Urbasako Amaia frontoia zaharberritu dezala eskatu dio Urbasako Frontoi Auzolan Taldeak Nafarroako Gobernuari.

Sakandarrek eta ameskuarrek elkarlanean Urbasako Amaia frontoia garbitu zuten auzolanean. Ondoren eskaera zuzena egin zuten: “Balio kulturala eta kirol tradizionalaren alde, pilotaren alde eta bizirik dagoen Parke Natural baten alde, Nafarroako Gobernuari Urbasako frontoia zaharberritzea eta berreskuratzea eskatzen diogu”. Bukaeran, txikienen arteko pilota partidak izan ziren.