Txirrindulari talde batean zihoan 67 urteko gizonezko batek bihotz biriketako geldialdia izan du eta Olatzagutiko zeharbidean (NA-2410) erori da, Arronga plazaren ondoan. Ezbeharra 11:00ak pasatxo izan da. Altsasuko osasun etxeko medikua eta erizaina ezbeharraren tokira joan dira. SOS Nafarroa 112 larrialdiak anbulantzia bat eta helikoptero medikalizatua bidali ditu. Osasunlangileek bihotz biriketako bizkortzeko maniobrak egin dizkiote gizonari, baina bertan hil da. Foruzainak arduratu dira ikerketaz. Olatzagutiatik jakinarazi dutenez, hildako txirrindularia gasteiztarra da.