Festa, abaroan hobe

Guaixe 2026ko ekainaren 22a

Harizpean festa egin zuten olaztiarrek larunbatean, garagarrilak 20. 

Iturbedeinkaturako bidea hartu zuten goizean eta iturriaren inguruan mahaiak jarrita, gosaldu eta bazkaria prestatzen hasi ziren kuadrillak. Majo bazkaldu ondoren, iluntzearekin herrira bueltatu ziren. Iturbedeinkatuko urak mineral kontzentrazio handia du, eta horrek zapore eta usain berezia ematen dizkio.