Instalazio fotovoltaikoa jartzeko deialdia Olatzagutian

Guaixe 2026ko uztailaren 8a

Olatzagutiko eskolako frontoia. ARTXIBOA

Eskolako frontoiko teilatuan jarriko da. 

Autokontsumorako instalazio fotovoltaikoa eskolako frontoiko teilatuan jarri nahi du Olatzagutiko Udalak. Lanak 80.823,90 euroko (BEZ barne) aurrekontua du. Kontratua eskuratu nahi duen enpresak bere eskaerak garilaren 22ko 23:59rako aurkeztu beharko du. Lanak egiteko ardura hartzen duen enpresak 40 egun izanen ditu horiek despeditzeko. Olatzagutiko Udalak eguzki plakak jartzeko egin duen bigarren deialdia, garagarrilaren hasieran egindakora ez zen eskaintzarik aurkeztu. 

Eguzki plaka horien helburua izanen da udal-kontsumoen zati bat estaltzeko energia elektriko berriztagarria sortzea, autokontsumorako eskema partekatu baten barruan, eta energia trantsizioa eta tokiko energia-aurrezpena sustatzea. 

Jarriko den instalazioa 128 eguzki plakez osatuta egonen da, eta sistema 500 Wp-eko puntako potentzia dute. Sorgailu fotovoltaikoaren potentzia instalatua 64 kWp izango da. Metatze-bateria bat ere jarriko da. Bateria litio-ferrofosfatokoa izango da eta 10 kWh-ko biltegiratze gaitasunekoa. Bateriak aukera emango du instalazioaren eraginkortasun globala areagotzeko autokontsumo-maila handituz, soberakinak kontsumo handiagoko orduetara lekualdatuz eta udal-kontsumoen energia-kudeaketa hobetuz.