Duela 25 urte...

Kiko Valenciaren diskoa

Guaixe 2026ko abuztuaren 4a

Ordurako eskarmentu handiko musikaria zen

Javier Otxoaerrarteren izen artistikoa Kiko Valencia da eta Evocando mis nostalgias diskoa argitaratu zuen, Jesus Ollo Granados piano jole olaztiarrarekin batera. Tango eta bolero doinuak jaso zituzten diskoan. Biek Sakanako Txistorraren Kofradiaren festan bat egin zuten eta orduko probak segida izan zuen Olloren etxean. Bi hilabetetan prestatu zuten errepertorioa. Haurra zenean irratian entzuten zituen kantak sartu zituen diskoan. Diskoa amari eskaini zion.