Uztailaren 26an Santa Ana eguna izanen da, eta haren inguruko festak uztailaren 23an, osteguna, hasiko dituzte Olaztin; igandera arte iraunen dute. Maisuenea gaztetxeak bezperan hasiko dituzte festak, Gazte Egunarekin.
Egitarauaren mezuaren bidez Olaztiko alkateak gozatzeko eta herriko kaleak alaitasunez eta ondo pasatzeko gogoz betetzeko deia egin du, baita "hainbat arrazoirengatik gurekin ez daude pertsona guztiak gogoratu" ditu ere. Palestinako herriarekin elkartasuna adierazi du ere. Olaztiko festek 85.600 euroko aurrekontua izan dute.
Izaskun Beunzaren irudiak iragartzen ditu aurtengo festak; berak irabazi du Kartel lehiaketa eta txupinazoaren aurretik jasoko du saria. Bestetik, Unai eta Iñaki Camuel Zabalak irabazi dute haurren kategorian.
Uztailaren 25ean, larunbata, untxi kalderete txapelketa antolatu dute, eta parte hartu nahi duena 11:00etan Sutegiko gimansioa suak eta bonbonak jaso behar ditu. Kalderetea 14:30erako eginda egon behar da, epaimahaik erabakia hartu dezan. Bazkaltzeko mahaiak eta bankuak jarriko dira.
2026ko Olatzagutiko festak
Uztailak 22 asteazkena
OGAren Gazte Eguna
12:00 OGAren txupinazoa.
15:00 Gazte bazkaria.
23:00 Kontzertuak, gaztetxean: Arakil Rebels eta t.c.b.b.
Uztailak 23 osteguna
10:45 Kartel sarien banaketa, Garzia Ximenez plazan.
11:00 Zapiak ematea, Garzia Ximenez plazan.
11:30 Luntxa.
12:00 Txupinazoa.
18:00 Txapu zaharra: La ultima y nos vamos antzerkia, Memoriaren parkean (euriarekin, frontoian).
20:00 Joselu Anaiak eta banaketa, San Migelplazan.
21:00 Japoniar bonbak, kultur etxean.
22:00 Zezensuzkoa.
00:30 – 03:00 Joselu Anaiak.
Uztailak 24 ostirala
12:00 Hamabietako, San Migel plazan.
12:00 – 14:00 Haur parkea, Memoriaren parkean (euriarekin, kiroldegian).
13:00 Eusko Orleans emanaldia, San Migel plazan.
14:30 Haurrendako bazkaria.
15:30 – 18:30 Haur parkea, memoriaren parkean.
18:30 Pilota Olazti Gazteak: Larraza – Rodriguez / U. Cameul – El Mazini; Mazquiaran – Camuel I / Marañon – Jaka; Araña – Azkona; Arguelles – Azkona; Lau eta erdi: Gurmindo – Larrarte.
20:00 Banaketa, San Migel plazan.
20:00 – 22:00 Enziska2, San Migel plazan.
21:00 Japoniar bonbak, kultur etxean.
22:00 Zezensuzkoa.
00:00 – 03:30 Tributo Barricada, Platero y tu, San Migle plazan.
Uztailak 25 larunbata
09:00 Plater tiroa, Koskobilo harrobian.
12:00 Hamabietako, San Migel plazan.
Aranzadi Zientzia Elkartea, Memoriaren parkean.
13:00 Mariachi a Toda Madre, San Migel plazan.
14:30 Kalderete txapelketa, Memoriaren parkean.
17:30 Herri Kirolak, Memoriaren parkean.
20:00 Banaketa, San Migel plazan.
20:00 – 22:00 Eztitan.
21:00 Japoniar bonbak, kultur etxean.
22:00 Zezensuzkoa.
23:00 Tio Teronen Semeak, frontoian.
23:00 La Mala Pekora eta Josetxu Piperrak, futbol pistan.
Uztailak 26 igandea
11:30 Erraldoi, buruhandien eta gaitarien kalejira.
12:00 Hamabietako, San Migel plazan.
13:00 Estampa Navarra, San Migel plazan.
14:30 Herri bazkaria, Memoriaren parkean.
18:00 Txaranga, Memoriaren parkean.
20:00 Banaketa, San Migel plazan.
20:00 – 22:00 Heuk Esan! Erromeria, San Migel plaza.
Olaztiko Euskal Dantza Taldearen emanaldia.
21:00 Japoniar bongak, kultur etxean.
22:00 Zezensuzkoa.
23:30 Deabru Beltzak, herritik zehar.
00:30 – 02:30 Seittun Erromeria, San Migel plazan.