A1 Iparraldeko Autobian, Olatzagutiko porlandegiaren parean, istripua izan zen uztailaren 22an, 12:45ean. Kamioi bat bidetik atera eta autobiako bi norabideak bereizten dituen erdibitzailearen gainean gelditu zen. Ezbeharraren tokira Altsasuko osasun etxeko medikua eta erizaina, Altsasuko parkeko suhiltzaileak eta Oinarrizko Bizi Euskarriko anbulantzia bat joan ziren, Herri Lan Zerbitzuko langileak eta Foruzaingoko eta Guardia Civileko patruilak joan ziren.
Kamioiaren gidaria, gizonezko bat, tokian bertan artatu zuten, eta, ondoren, Altsasuko osasun etxera eraman zuten, osasun azterketa egiteko. Zauri arinak zituen.
Istripuaren ondorioz autobiako bi noranzkoetako ezkerreko erreiak itxita gelditu ziren. Trafikoa bideratzeaz eta haren ikerketaz Foruzaingoa eta Guardia Civila arduratu ziren. Kamioia kendu ondoren, Herri Lan Zerbitzuko langileak, berriz, erdibitzailea ongi uzteaz eta errepidea garbitzeaz arduratu ziren. Ezbeharragatik trafikoa Ziordiko autobiako irteeratik NA-2410 errepidera desbideratu zuten. Kilometro bateko luzerako trafiko erretentzioa sortu zen.