Ludoteka ikasturte berrirako prestatzen

Guaixe

Haurrak Akelarre ludotekan. ARTXIBOA

Izen ematea irailaren 18ra arte dago zabalik. 

Olatzagutiko Udalak Akelarre ludotekako izena emateko epea zabalik dagoela jakinarazi du. Udal ludoteka 4 eta 12 urte bitarteko haurrendako zerbitzua da, hau da, 2015 eta 2022 urteen artean jaiotako haurrendako. Ludoteka astelehenetik ostegunera egonen da zabalik, 17:00etatik 19:00etara. 

Matrikularen kuota 5 eurokoa da haur bakoitzeko. Familia bateko bi anai-arreba edo gehiago direnean 10 euro ordaindu beharko dira. Izena ematea udaletxean egin daiteke, irailaren 18ra arte, 09:00etatik 14:00etara. Han izen emate fitxa beteta aurkeztu behar da. Horrekin batera, matrikularen kostua ordaindu beharko da, udaletxean bertan edo bankuko ordainagiria aurkeztuz. Fitxa beteta eta ordainagiria olazti@olazti.com e-posta helbidera bidaltzeko aukera dago ere.