Joan zen urteko arrakasta ikusita, Olazti eta Ziordiko Goxua taldeak atzera ere txapelketa antolatu du San Miguel festen harira: Olaztiko II. Mikel Deuna Goxua Txapelketa. Irailaren 4an eta 11n jardunaldi bana jokatuko da, irailaren 18an finalerdiak, eta irailaren 25ean finalak.
Irailaren 4an, ostiralarekin, emango zaio hasiera txapelketari. Lehen jardunaldia 20:30ean hasiko da jokoan, Olaztiko pilotalekuan. Hurrengo partidak jokatuko dira: Arakama-Donlo vs Imaz-Usabiaga; Bizuete II-Bizuete vs Laka-Ekhi; Senar-Mendiluze vs Azanza-Lander, eta Agirre-Aldaz vs Sarazibar-Razkin.