Pilota

Olaztiko II. Mikel Deuna Goxua Txapelketako bigarren jardunaldia, jokoan

Guaixe

Lehen jardunaldiko partidetako baten pilotariak, agurtzen. UTZITAKOA

Olaztiko pilotalekuak lau pilota partida hartuko ditu irailaren 11n.

Irailaren 11n, ostirala, II. Mikel Deuna Goxua Txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko da Olaztiko pilotalekuan, Olazti eta Ziordia Goxua taldeak antolatuta (20:30). Irabazleak irailaren 18ko finalerdietarako sailkatuko dira. 

Ondoko partidak daude jokoan:
-Antxia-Lorea / San Roman-Mujika
-Garziandia-Lasa / Goya-Zornoza
-Otxandorena-Otxandorena / Flores-Etxebeste
-Izagirre-San Vicente / Maiza-Etxeberria