Pneumatikoen tailerra jartzeko lizentzia eskaera

Guaixe

Gasolindegi ondoko eraikinean dago tailerra. ARTXIBOA

Garraio enpresak duen gasolindegiaren ondoan dago.

Transportes Sakana SCL enpresak pneumatikoak aldatzen eta konpontzen espezializatutako tailerraren jarduerarako jarduera lizentzia eskatu dio Olatzagutiko Udalari. Enpresak duen gasolindegiaren ondoan dago aipatu tailerra. Espedientea lastailaren 5era arte jendaurrean izanen da.