Pilota

Olaztin, finalerdiak jokoan

Guaixe

II. Mikel Deuna Goxua Txapelketako bigarren jardunaldiko partidetako bat. 

II. Mikel Deuna Goxua Txapelketako finalistak aterako dira gaurko jardunalditik.

Olaztiko II. Mikel Deuna Goxua Txapelketa aurrera doa. Txapelketako finalerdiak gaur, ostirala, jokatuko dira, Olaztiko pilotalekuan (20:30). Guztira lau partida daude jokoan: San Roman-Mujika vs Goya-Zornoza; Arakama-Donlo vs Laka-Ekhi; Flores-Etxebeste vs Sarazibar-Razkin; eta Senar-Mendiluze vs Maiza-Etxeberria. Irabazleak Olaztiko San Migeletan jokatuko diren final handietarako sailkatuko dira.