Sutea Urbasako portuan

Guaixe

Suhiltzailea sua itzaltzen. FORUZAINGOA

Irailaren 26an izan zen, eta NA-7183 errepidea itxi behar izan zuten.

Suhiltzaileek sutea itzali zuten Olatzagutian irailaren 26an. Sua Altsasutik Urbasara daraman errepidearen (NA-7183) ondoko larre batean piztu zen, 1 km puntuaren ondoan, Olatzagutiko Mendiaundi dermioan. Sua itzaltzeko lanetan suhiltzaileak eta helikopteroa aritu ziren. Itzaltze lanak iraun bitartean foruzainek errepidea moztuta izan zuten.