Munduko zaporeak Olatzagutian

Guaixe

Festen azken egunean dastatzeko aukera izan zen.

Olatzagutiko munduko arrozen bederatzigarren edizioa hartu zuen Memoria parkeak domekan, irailaren 27an. Han, goizetik, zortzi mahaitan sukaldariak jatekoak prestatzen aritu ziren. Makina bat olaztiar elkartu ziren eguerdian sukaldariekin hitz egin eta, batez ere, haiek prestatutakoa dastatzeko. Maroko, Angola, Errumania, Gambia, Venezuela, Sahara, Olatzagutia jaiotako sakandarrak eta Sakana Harrera Haranako kideak izan ziren sukaldariak. Haiek prestatutako kuskusa, chau-chau arroza, arroza zizekin, chie arroza, erregositako oilaskodun arroza, haragi boladun arroza, arroz esnea eta arroz beltza dastatzeko aukera izan zuten parketik pasatakoek.