automobilismoa

Urbasako autoen festa

Guaixe

Urriaren 3an, larunbata, XLIV. Urbasako Igoera antolatu du Sakana Motorsportek.

Urbasako Igoeraren 44. edizioa antolatu du urriaren 3an, larunbata, Sakana Motorsport eskuderiak, hainbat babesleren laguntzarekin. Entrenamendu ofizialak 12:00etan hasiko dira, eta ondoren 1.go Manga Ofiziala eta 2. Manga Ofiziala izanen dira. Urbasako portuko errepidea urriaren 2an, 19:00etan, itxiko dute, eta debekatutako zonaldeak errespetatzeko eskatu die autozaleei.