Astekaria

Sentsazio oso onekin despeditu da Olaztiko II. Mikel Donea Goxua Txapelketa

Maider Betelu Ganboa

Olaztiko II. Mikel Donea Pilota Goxua Txapelketako finalisten argazkia. UTZITAKOA

Marañon-Rodriguez, Arakama-Donlo eta Senar-Mendiluze izan dira txapeldunak.

Olazti eta Ziordiko Pilota Goxua Elkarteak bigarren urtez jarraian antolatutako II. Mikel Deuna Txapelketa arrakasta hutsa izan da. Txapelketak iraun duen bitartean Olaztiko frontoia ostiralero bete egin da, are gehiago San Migel festetan irailaren 25ean jokatutako final handitan. Frontoia txiki geratu zen, eta "giro oso ona" zegoela adierazi du Roberto Zornoza "Limon" antolakuntzako kideak. 

Gaztetxoetan, Marañon-Rodriguezek 18-15 irabazi zieten Larraza-Mazkiarani. Bigarren mailako finalean Arakama-Donlok 18-12 hartu zituzten mendean Mujika-San Roman, eta lehen mailako finalean Senar-Mendiluze erraz gailendu ziren (18-8) Flores-Etxebesteren aurrean.