Gaztetxokoan izena eman daiteke

Guaixe

Gazteak baloiarekin jolasten. ARTXIBOA

Zerbitzua 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. 

Olatzagutiko Udalak jakinarazi du ikasturte honetako gaztetxokoko izen emate epea zabalik dagoela. Gaztetxokoak ateak lastailaren 23an zabalduko ditu, maiatzaren 16ra arte. Asteburuan eskainiko da zerbitzua: ostiraletan 17:00etatik 21:30era, larunbatean 17:00etatik 21:30era eta domekatan 17:00etarik 20:00etara. 

Izena emateko epea lastailaren 9ra arte egonen da zabalik. Udaletxean eman daiteke izena, 09:00etatik 14:00etara. Izena emateko fitxa eta onarpen orria behar bezala betetan eman beharko dira. Zerbitzuan izena emateagatik bost euro ordaindu beharko dira eta bi anai-arreba edo gehiago badira hamar. 

2010 eta 2014 urteen artena jaiotako gazteak, hau da, 12 eta 16 urte artekoak erabil dezakete zerbitzu hori. Udalak zerbitzua eskainiko du baldin eta gutxienez hamar gaztek izena ematen badute. Gehienezko muga berrogeita hamar da. Gaztetxokoan onartuak izateko lehentasuna izanen dute Olatzagutian erroldatutako gazteek eta dibortziatutako gurasoen edo antzeko egoeren adingabeek, baldin eta adingabea Olaztiko Udal Erroldan agertzen ez bada legezko zaintza dela-eta, baina bai legezko tutore bat. Gaztetxoko eskaintzari buruzko informazio gehiago olazti.eus webgunean dago.