Olatzagutian elkartasun bilketa antolatu dute azarorako

Guaixe

Frontoian egin izan dira aurretik elkartasun azokak. ARTXIBOA

Bildutakoarekin Elkartasun Azoka eginen dute abenduaren 13an. Lortutako dirua Yala Nafarroa elkartearendako izango da.

Olatzagutian elkartasun bilketa bat abiatu dute. Herritarrek egoera onean dituzten hainbat objektu eta gai emateko aukera izango dute. Bilketa azaroko ostegunetan egingo da. Gauzak eramateko bi leku eta ordutegi izango dira, batetik, kultur etxea, 10:00etatik 12:00etara, eta, bestetik,  Kamiogaina elkartean, 17:00etatik 19:00etara. Jaso nahi lituzketen objektuen artean daude arropa, oinetakoak, altzariak, liburuak, pitxiak, jostailuak, maindireak eta ontziak. Ekarpenak egiteko baldintza da material guztiak egoera onean, osoak eta garbiak egotea.

Jasotako materialei bigarren bizitza bat emango zaie abenduaren 13an Olatzagutian egingo den Elkartasun Azokan. Azoka horren bidez bildutako diru guztia Yala Nafarroa elkartera bideratuko da. Informazio gehiago jasotzeko edo xehetasunak galdetzeko, herritarrek anitzartean@sakana-mank.eus helbide elektronikora idatz dezakete edo 648 07 07 10 telefono zenbakira hots egin dezakete. Anitzartean kulturartekotasun zerbitzua, Sakana Harrera Harana, Olatzagutiko emakumezkoen taldea, Akelarre ludoteka eta Kamiogaina jubilatu elkartea dira antolatzaileak.