Azaroaren 21ean, larunbata, 18:00etan, Olazti kultur etxean 53X antzezlana izanen da, Euskarabideak abenduaren 3an izanen den Euskararen egunaren harira antolatutako Gora Gora Fest! egitasmoaren barruan. Gazteen telesailetako pertsonaietan eta lengoaian inspiratuta dago; nerabe talde bat da protagonista, adin tarte horrek dituen gora beherekin. Komedia eta drama uztartzen ditu. Besteak beste, Enara Urra antzezle irurtzundarrak parte hartzen du. Sarrera doakoa da.
Argazkia: TDIFERENCIA