Nafarroako Abiadura Indoor Kirol Jokoetarako puntuagarria den Sakana Irristaketa Saria jokatu zen azaroaren 21ean Olaztiko Erburua kiroldegian. Txikienetatik hasita, senior edo maila nagusietaraino, kategoria guztietan lasterketa ederrez gozatu ahal izan zuten Erburua kiroldegian bildutakoek. Irristalariak lehendabiziko banaka eta gero erreleboka aritu ziren, eta aipatzekoa da Sakana Patin taldeko irristalariak eta bestelako klubetan aritzen diren sakandarren maila ikusgarria izan zela, makina bat sari lortu baitzituzten.