Trafiko istripuaren ondorioz lau pertsona ospitalera eraman dituzte

Guaixe

Ezbeharra gertatu den tokia. ARTXIBOA

Bi ibilgailuk talka egin dute errotonda batean.

Olatzagutian, autobiako sarrera-irteerak, Sakana zeharkatzen duen NA2410 errepideak eta Urbasara igotzen den NA-718 errepideak bat egiten duten tokian, errotonda dago. Han bi ibilgailuk talka egin dute gaur, azaroak 26, 06:30 aldera. Ondorioz larrialdi zerbitzuek lau pertsona eraman dituzte Nafarroako Unibertsitate Ospitalera oinarrizko bizi-euskarriko anbulantzietan. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, 46 urteko gizonezko batek kolpe ugari ditu; 24 urteko gizon batek hankan kolpe bat du; 43 urteko gizon bat sorbaldan eta hankan kolpeak ditu eta 39 urteko emakume bat hainbat kolpe ditu. Guztiek pronostiko erreserbatua dute.

Ezbeharraren tokira Altsasuko suhiltzaileak, Altsasuko osasun etxeko medikua eta erizaina eta  oinarrizko bizi-euskarriko hiru anbulantzia joan dira. Guardia Civila ezbeharraren eginbideak bideratzen ari da.