Porlandegiko ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa onartu dute

Guaixe

Porlandegiaren ikuspegia. ARTXIBOA

Instalazioak eta hango jarduerak Nafarroako Gobernuak emandako ebazpenean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.

Cementos Portland Valderrivas enpresak bere ingurumen baimen integratuan jasotako baldintzak aldatzeko eskatu zuen. Zehazki eskatu zuen 7. eta 8. labeak amoniakoa (NH3) isurtzeko gehieneko balioa handitzea, gaur egun ingurumen baimen integratuan ezarritako baliotik 30 mg/Nm³ 50 mg/Nm³-raino, NH3-aren ihes-isurketari dagokionez, eta 100 mg/Nm³-raino, hondo-isurketari dagokionez.

Enpresak aldaketa eskatzeko garaian argudiatu zuen "amoniakoaren isurketa konplexutasuna duen kontua dela; izan ere, hainbat gauza uztartu behar dira: nitrogeno-oxidoaren gehieneko esposizio-maila betetzea, amoniako-ura eraginkortasunez injektatzea amoniakoaren ihesa minimizatzeko, eta nitrogeno-oxidoarekin erreakzionatzen ez duen amoniakoaren isurketa". Gainera, "lehengaiak ematen duen hondo-isurketa ere kontuan hartu behar da. Azken urteetan zehar egindako jarduerak eta horien kostua erantsi dira".

Cementos Portland Valderrivas adierazi zuenez, "geografikoki hurbilen dauden zementu fabrikentzat organo eskudunak 50 mg/Nm³-ko gehieneko isurketa-balioa ezarri zuela, eta 100 mg/Nm³-koa hondo-isurketari dagokionez".