Hasi dira eliz inguruko karriketako lanak

Guaixe 2006ko uztailaren 28a

Aurreko ostiralean hasi ziren Arruazun elizako plazako zola berritzeko eta euri urak biltzen dituen sarea egiteko lanak. Azken horrek zuen premia gehien, ez baitago. Eta euria egiten duenean, ur guztiak beheko ubelde aldera jotzen du eta han biltzen da ur baltsak sortuz. Hori eragozteko eginen da euri uren sarea. Zolatzeko irudi laukiak osatuz galtza-harriak eta hormigoizko lauzak jarriko dira. Lan horiekin batera, lorategiaren altuera pixka bat jaitsiko da eta, bide batez, lorategia txukunduko da. Lanak Villafrancako Construcciones Veral egiten ari da eta hilabeteko epean despedituko dira. Haiengatik 70.500 euro inguru jasoko ditu enpresak. Arbazuko Udalak aurrekontuaren laurdena estaliko du gutxi gorabehera. Gainontzekoa Nafarroako Gobernuak ordainduko du.