Olaztiko Udalaren kontrako kartelak

Guaixe 2006ko uzt. 28a, 00:00
Asteartean herriko hainbat paretetan sinatu gabeko kartel batzuk agertu diren. 3 argazkiz osatutako kartela zen. Haietako batean Olaztiko udaletxea agertzen zen "Bunker" zioen kartelarekin. Haren azpian herriko porlandegiaren irudia agertzen zen "Campo de exterminio" kartelarekin. Kartelaren ezkerreko erdia bi irudi horiek betetzen bazuten eskuineko aldean agur faxista egiten den militar nazi baten soina agertzen zen CIOko zinegotzi baten burua zuela. Kartelaren edukiarekin ados ez zeudenak zinegotziaren aurpegia kendu zuten hainbat karteletatik.