Hasi dira altako ur-horniduraren erreforma lanak

Guaixe 2006ko uzt. 28a, 00:00
Aurreko astean hasi ziren Ergoienako ur sarea hobetzeko lanak. Sakanako Mankomunitateak agindutako lanak dira eta Ergoienan ur zerbitzua ziurtatzea dute helburu. Construcciones Legarra-Lazkoz enpresaren egitekoa izanen da Urdalurtik Dorraora ura daraman saretik bi adar egitea, ura Unanura eta Lizarragara eramateko. Hodiak sartzearekin batera Ponpaketa estazio txikia ere egin beharko du. Lanak 329.516 euroko aurrekontua dute. Finantziazioaren %20a mankomunitatearen bizkar izanen da eta gainontzekoa gobernuak ordainduko du.