16 gaztetxo futbolean murgilduz

Guaixe 2006ko uztailaren 27a

Astelehenean hasi eta gaur, ostiralean, despedituko da Sakanako Mankomunitateak Altsasuko Kirol Zerbitzuaren eta Nafarroako Kirol Gazteriaren Institutuaren laguntzarekin antolatutako futbol campusa. 16 gaztetxo aritu dira ikasle: Altsasuko Jon Lapuente, Asier Izagirre, Eñaut Agirrebengoa, Asier Salgado, Xabier Ormazabal, Andoni Barrena, Ander Rivas eta Patrik Rubio; Urdiaingo Iñaki Berastegi; Dorraoko Urko Resano; Iturmendiko Asier Lopez, Urko Agirre, Aritz Gabirondo, Eneko Lopez eta Ruben Martinez de Ordoñana; eta Arbizuko Joseba Razkin. Imanol Arbizu eta Mikel Goikoetxea monitoreek izan dute kanpusaren ardura. 10:00etatik 13:00etara, futbolaren inguruko teoria eta praktika ezagutzak jaso dituzte txikiek, beti ere modu jostagarrian.