Bi erromeriaren atarian

Guaixe 2006ko uztailaren 21a

Aurreko bi igandeetan San Gregorio eta San Migel berri ermitetan izan dira erromeriak Irañetan. Heldu diren bi asteetan irintarrek bi erromeria izanen dituzte. Igandean Andia mendia aldera dagoen San Pedro ermitara joanen dira. 13:00etan ermitak meza hartuko du eta ondoren bildutako guztiendako otamena izanen da. Antzinako Zabal herria han inguruan zegoen, eta biztanleak Irañetara bildu ziren XIV. mendean. Dirudienez, ermitako San Pedroren irudia 1973. urte aldera desagertu zen. Igande honetan Andia aldera joko dute, beraz, irintarrek. Baina, ohikoa denez, agorrilaren aurreneko igandean, 6an, Aralarko santutegira igoko dira. Meza entzun eta gero, irintarrak Aralarren