Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iaz Uharte Arakilgo lur jabe batek herriko igerilekuen hegoaldera duen lursaila eskaini zion Nafarroako Gobernuari han babes ofizialeko etxebizitzak jaso zitzan. Lursaila Lur Publikoaren Foru Bankuan sartuko litzateke horrela. Udaletik jakitera eman zaigunez Nafarroako Gobernuak ez du onartu herritarrak egindako lur eskaintza.
Bestalde, Itxesia auzoko zeharkako 5 karrika asfaltatu berri dira. Gas sarea jartzeko lanak bukatu arte itxaron du udalak karrika horiek txukuntzeko. Lanek 75.000 euroko aurrekontua zuten eta Ollokiegi enpresa egin ditu.
Gizon bat plazan hil zen
Asteartean, goizeko 7:30 aldera, oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik, gizon bat hil zen Uharte Arakilgo plazan. Jakinarazi zaigunez, hildakoa Pablo Gorostidi da, eta 47 urte zituen. Dirudienez uhartearra lagun baten zain zegoen plazan, eta ondoezik sentitu eta hil egin zen. Hura artatzera joan zen medikuak ezin izan zuen ezer egin. Foruzaingoa arduratu zen kasuaz. Epailea azaldu eta gorpua jasotzea agindu zuen arte hilotzak 4 ordu eman zituen plazan. Gaur autopsia egin diote.