Domekan Altsasuko XXV. krosa

Guaixe 2007ko urt. 26a, 00:00
Parte hartzeaAltsasuko XXV. krosean 130 bat korrikalari espero ditu antolakuntzak. Garaipena lortzeko aukera dutenen artean, gizonezkoen senior mailan, izen hauek aipatu zituzten: Garin, Amatriain, Maritxalar, Etxeberria eta goraka doan Nagore. Emakumeen senior mailako lasterketan garaipenerako lehia Melero, Abrego eta Navascuesen artean eman litekeela adierazi zuten. IbilbideaKorrikalari guztiak Dantzaleku-Sakana klubak Dantzalekuko parajean prestatutako 2 km-ko ibilbidean neurtuko dira. Orain arteko zirkuituan aldaketak egin ditu klubak,  aldapa gogor eta bihurgune itxienak kenduz. "Ibilbideak ikusgarritasunean irabazi du. Batez ere, harmailetatik". Hala adierazi zuten probaren aurkezpenean klubeko arduradunek. Lau lasterketak atletismo pistan hasiko dira. Bertan itzuli bat eman eta gero hareazko futbol zelaira igo eta hura zeharkatuko dute. Basoan barna ibili eta gero, bidea zeharkatu eta Usolarrain inguruan sigi-sagako ibilbidea izanen dute korrikalariek. Ondoren bidea, atzera, zeharkatuko dute eta udaleko langileek egindako arranpa baten bidez pistara sartuko dira, han izanen baita helmuga. Ibilbidea egokitzeaz gain, hasiera eta helmuga pistan izatea "hura hobetzeko aldarrikapen bat" dela adierazi zuten klubeko ordezkariek. LasterketakOrdua       Maila                      Distantzia  Zenbat itzuli10:30ean   Emakume gazteak    4 km             2 itzuli11:00etan  Gizon gazteak          6 km             3 itzuli11:40ean  Emakume helduak    6 km             3 itzuli12:20ean  Gizon helduak        10 km             5 itzuli SariakMaila bakoitzeko Nafarroako txapeldun denak, txapelaz gain, momotxorroaren (gizonek) eta sorginaren (emakumeek) irudi bana jasoko dute garaikurtzat. Taldekako garaipena plaka batzuen bidez emanen dute. Lasterketa Nafarroakoa ez den korrikalari batek irabaziz gero kopa jasoko du. Duela bi urte faleak eman zituzten, eta kanpoko korrikalari batzuek gaizki hartu zuten saria. AitorpenaAltsasuko krosak mende laurdena bete duen honetan Dantzaleku-Sakana klubak betidanik atletismoaren inguruan aritu direnei aitorpena egin nahi die. Sariren bat eman dezatela nahiko luke klubak. Bestalde, lehengo eta oraingo korrikalari eta antolatzaileak Beti iaten elkartean bazkaltzera bilduko dira. Bestalde, Dantzaleku-Sakanaren aitorpen horren adierazle, Gure Etxea eraikinean gaur zabalduko den erakusketa ere bada. Domekara bitartean, 18:00etatik 22:00etara, atletismoari buruzko Altsasuko argazkiak ikusteko aukera izanen da. TuteraHilaren 14an Tuteran Nafarroako kros motzeko txapelketa jokatu zen. Guaixeko aurreko zenbakian txapelketaren berri ematean Hiru-Herri taldeko bi sakandarren lana ez genuen aipatu. Izan ere, Esteban Berdud Garcia-Lopez eta Asier Urkia Ijurra proba hartan lehiatu ziren. Altsasuarra 35. postuan sartu zen helmugan eta etxarriarra 37. postuan. Esteban eta Asierrekin, beraz, 13 atleta sakandar izan ziren Tuteran lehiatzen.