Nomadak Tx film euskalduna Altsasun ikusteko aukera

Guaixe 2007ko ots. 2a, 00:00
Dokumentala-road movieaNömadak Tx publiko guztiendako sormen dokumentala eta road moviearen arteko nahasketa da. Raul de la Fuente da zuzendaria, eta Harkaitz Martinez de San Vicente eta Igor Otxoa protagonistak. Hain zuzen, protagonistek munduan barrena egindako bidaia kontatzen da. Oreka Tx musika taldea osatzen duten bi kideek txalapartarekin bidaiatzen dute soinu ezberdinen bila: India, Laponia, Mongolia eta Saharako basamortua. Topaldi bakoitza paregabea izanen da. Proiektu honen helburuak bi ardatzetan oinarritzen dira: txalaparta eta kultur artekotasuna. Bi ardatz horiek bidaiaren bidez lotzen dira: bidaiatu beste pertsona eta, beraz, ahotsak ezagutzeko batetik; eta txalapartaren aukera ezberdinekin sakontzeko eta esperimentatzeko bestetik. Izan ere, protagonistendako, txalaparta ez da soilik musika tresna bat. Txalapartatik sortzen den musika ez da ez batarena ez bestearena. Elkarrizketaren adierazpena da.