Antxon Zarkuak sutan bukatuko du Irañetako ihauterietan

Guaixe 2007ko ots. 2a, 00:00
Egun honetan irintarrak zuriz janzten dira, gantzontzilo luze txuridunekin. Gerrikoa eta zapi gorria ongi lotuta, eta txapela buruan, atorraren atzealdean kolorezko tela tirak eramaten dituzte itsasita. Goizeko 9:30ean ardien tripotxak gosalduko dituzte eta ondoren, 18:30ean, ezkongai dauden nesken etxeetan ezpel adaxkak zintzilikatuko dituzte. Herri bazkariaren ondoren kalejiran ibiliko dira herrian barna Atxon Zarkuarekin, hurbildutakoak zikintzen. Uharteko zanpantzarraren laguntza izango dute, eta kalejiran mozorrotutako irintarrak gehituko zaizkie. Bukaeran Atxon Zarkua erreko dute pilotalekuaren aurrean, eta ziurrenik elkartean afaltzera bildu eta jai giroak luzaro iraungo duela. Nolanahi ere, igandean, 20:00etan, Santa Agedako koplak kantatzera aterako dira, hirugarren urtez, irintarrak.