Mikeldiri ongi etorria eginen zaio larunbatean

Guaixe 2007ko ots. 2a, 00:00
Bi urteko kartzelaldiaMikeldi Diez Aldama altsasuarra eta Arbizun familia eta lagunak dituen Anitz Eskisabel Barandiaran lazkaotarra aurreko astean geratu ziren aske, beste 7 pertsonekin batera, 12.000 euroko bermea ordaindu eta gero. Epaiketaren zain gelditu dira guztiak. Mikeldi eta Anitz 2005eko otsailaren 9an atxilotu zituzten, beste 12 pertsonarekin batera. Atxilotu zutenen artean zen Xabier Flores Bengoetxea ere. Urdiaindarra epailearen aurrean deklaratu ostean bermepean aske utzi zuten. Atxiloketa haiek guztiak Garzon epaileak agindutako sarekada "prebentiboen" barruan kokatu ziren. Dirudienez atxilotutakoen izenak Ibon Fernandez Iradiri bere garaian atzemandako dokumentuetan agertzen omen dira. Haietan oinarrituta poliziak ondorioztatu zuen Mikeldi "ETAko kidea" zela eta Anitzek "ETAkide berriak lortzeko zeregina" zuela. Mikeldik leporatzen zitzaiona ukatu egin zuen epailearen aurrean. Gainera presioak eta jipoiak salatu zituen. Anitzek, 3 eguneko inkomunikazioa eta gero, "deklaratzeko egoeran" ez zegoela jakinarazi zion Garzoni. Mikeldi Madrilen eta Anitz Avilan bi urtez behin-behinean preso egon ondoren aurreko astean egin zitzaien lehen ongi etorria.