Ondoren Goizueta eta Berriozarren izanen dira finalerako sailkatze saioak. Haietatik 8 finalistak aterako dira. Guztira 18 dira parte hartuko duten bertsolariak. Haietatik 13k txapelketan aritzeko txartela eskutan dute. Gainontzeko 5 plazak bi sailkapen saiotan banatuko dira. Saio horietako bat Iruñean izan da eta bestea Arbizuko Argibidea elkartean izanen da gaur, ostirala, 22:00etan. Kantuan ariko diren bertsolariak Eneko Lazkoz, Ekaitz Astiz, Iker Iriarte eta Iñaki Aleman izanen dira. Saio bakoitzeko lehena zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetarako.