''Espainiar indar okupatzaileak alde egitea’ eskatuko da manifestazioan

Guaixe 2007ko ots. 16a, 00:00
Ezker Abertzaletik adierazi denez "gatazkaren konponbide prozesua parametro demokratikoetan burutu ahal izateko" eskaera eginen da manifestazioa. Horregatik ezinbesteko jotzen dute Guardia Civila moduko indarrak "alde egitea, gure herriaren eskubide eta askatasun demokratikoak isilaraztea eta zapaltzea baitute helburu". Indar horiek, espetxe politika, Iñaki de Juanaren kasua eta eragile politikoen askatasun demokratikoen zapalketak "ez dira bateragarriak prozesu demokratiko bat aurrera eramateko". Hala ere, "gatazkari konponbide demokratiko bat ematea lortu arte lanean jarraituko" dutela azaldu dute Ezker Abertzaletik. Manifestazioak ere Guardia Civilak Mikeldi Diezi ongi etorria emateko antolatu zen triki-poteoarekin eta altsasuarrekin hilaren 9an izan zuen jarrera salatzeko balioko du.