Peruko oihanean, Picotan, misiolari dagoen Maria Jesus Iriarte olaztiarrak udako arropa jasoko du. Peruko Manchay gunean dauden Blanqui eta Aurora Markinez ahizpei neguko arropa bidali diete eta Liman kalean bizi diren neskatoak jasotzen dabilen Eusebia Amiama mojari neskatxen arropa eta ikas materiala igorri diote.
Itsasontziko garraioa ordaintzeko boluntarioen taldeak egindako txano eta lepoko batzuk saltzen ditu eta bestetik gabonetan jarritako erakusketan diru bilketa egiten dute. Hala egin eta biltzen duten guztia bidaltzeko modua dute. Boluntario taldeko kideak jendeari emandako laguntzagatik eskerrak eman diete. Bitartean haiek astearte eta ostegunero, 16:30etik 18:00etara, Kamiogaina jubilatu elkarteko gela batean lanera biltzen dira. Hura topaleku eta biltokitzat dute. Baina handik aparte, bakoitza bere erritmoan, etxea ere lan egiten dute jantziak egiten. Izan ere, urtero moduan, maiatzean beste bidalketa bat eginen dute.