Bidaniako Saiaz eta Irurtzungo hiruna bikotek osatuko dute: kadeteena, gazteena eta nagusiena, eta kanporaketa bakoitzean maila berekoen arteko partidak jokatuko dira. Jakina denez, hiru partidetako tanto guztiak batu eta gehien dituen taldeak egingo du aurrera. Irurtzun eta Bidaniako Saiaz taldearen arteko partidak Tolosako Beotibarren jokatuko dira, igandean, 16:30ean. Ondoko lehiak egonen dira jokoan:
Kadeteak: Ansotegi-Pazos (Irurtzun) / Urbieta Zinkunegi (Saiaz)Gazteak: Idoate-Galartza (Irurtzun) / Narbarte-Telletxea (Saiaz)Nagusiak: Ollo-MariƱelarena (Irurtzun) / Renobales-Galarraga (Saiaz)
Iaz Irurtzungo taldea final laurdenetaraino iritsi zen, eta aurten marka hori haustea da asmoa.
Berria Txapelketa ArbizunIV. Berria Pilota Txapelketa Sakanara helduko da asteburuan, izan ere bihar, martxoaren 3an, larunbatean, Arantzako Ekaitza eta Burlatako Zugarralde taldeen arteko lehia hartuko baititu Arbizuko kiroldegiak, 16:30etik aurrera. Ondoko lehiak jokatuko dira:
Kadeteak: Iparragirre-Jauregi (Ekaitza) / Etxeberria-Lana (Zugarralde)Gazteak: Mitxelena-Madariaga (Ekaitza) / Santesteban-Iriarte (Zugarralde)Nagusiak: Pikabea-Mitxelena (Ekaitza) / Arraztoa-Landiribar (Zugarralde)
Iazko Berria Pilota Txapelketako txapelduna Zugarralde taldea da, eta hortaz faborito nagusia da. Hala ere, Arantzako taldeak ez dizkio gauzak erraz jarriko.